Albisteak

 

Indarrean dagoen alarma-egoera ikusita, eta osasunaren eta interes publikoaren aldeko prebentzio-neurriak mantentze aldera, apirilaren 25ean emandako SND/370/2020 Agindua dela eta, honako hau jakinarazten da:

  • Pandemia globala dela-eta, pertsona guztiek jarraitu behar dituzte osasun-agintariek zabaldutako COVID-19 gaixotasunaren aurkako prebentzio eta higiene-neurriak hartzen.
  • Alarma-egoerak indarrean jarraitzen du, eta, beraz, pertsona guztien mugimendu-askatasuna murriztuta dago. Berariaz baimendutako baldintzetan baino ezin da irten.
  • Osasun-larrialdia gainditzeko, ezinbestekoa da pertsona guztien jarrera arduratsua eta zibikoa.
  • Egunero ibiltzera irtetzeko baimena ematen da, pertsona heldu batek eta gehienez 14 urtetik beherako hiru adingabek osatutako taldeetan.
  • Ibilaldiaren gehieneko iraupena egunean ordubetekoa izango da, eta etxetik kilometro batera gehienez, 9: 00etatik 21: 00etara.
  • Adingabeekin paseatzen den bitartean, udalerriko edozein bide edo espazio publiko naturaletatik zirkulatu ahal izango da, eta, betiere, gutxienez bi metroko distantzia mantendu beharko da hirugarren pertsonekiko.
  • Debekatuta dago aire zabaleko haurrentzako jolas-espazioetara eta kirol-instalazioetara sartzea.

Jende gutxi ibiltzen den lekuetan paseatzea gomendatzen da, hondartzaren ingurua saihestuz.

  • Udalak berehala itxiko ditu egokitzat jotzen dituen espazio publikoak, baldin eta jokabide arduragabeak edo SARS-CoV-2 birusaren transmisioa prebenitzeko segurtasun-neurrien aurkako portaerak ikusten baditu.
  • Ezarritako baldintzak ez betetzeaz arduratzen diren pertsona helduak zehatu egingo dira.

Udal-eraikin publikoek itxita jarraituko dute. Informazio gehiago: www.gorliz.eu

Gorlizen, 2020ko apirilaren 30an

ALKATEA
NAGORE UTXUPI LARRAZABAL

 Bandoa (PDF 89KB)