Albisteak

 

COVID 19ari aurre egiteko dekretatu den alarma egoera dela eta, salbuespen gisa eta bakar bakarrik higiezi nen hipoteka zorren luzamendua eskatu nahi duten pertsonentzat, Gorlizko Udalak aukera emango du errolda ziurtagiria telematikoki eskuratzeko, dagoeneko eskuragai dagoen eredua posta elektronikoz bidaliz.

Behin eredu hori deskargatu eta bete ondoren 16 urte edo gehiago dituzten etxeko egoiliar guztien sinadurarekin eta NANarekin --, posta elektroniko honetara bidali beharko da: sac@gorliz.eus

Eskaera egiteko erabili den helbide elektroniko berera bidaliko da errolda ziurtagiria.

Luzamenduak lortzeko baldintza orokorrak:

  • Ohiko etxebizitzaren hipotekarekin bermatutako mailegu edo kreditu kontratuei aplikatzen zaie, baldin eta zordunaz aurgarritasun egoera jakin batzuetan badago.
  • Hipotekaren zorduna langabezian gelditzea edo, enpresaria edo profesionala bada, diru sarrera edo salmenten galera handi bat jasatea (gutxienez % 40koa).
  • Eskaera egin aurreko hilabetean, familia unitateko kide g uztien diru sarrerak ez izatea OAEAP baino hiru bider handiagoak (1.653,52 euro). Muga hori handitzen joango da familia unitateko pertsona nagusien, adin txikikoen eta ezgaitasuna duten pertsonen arabera.
  • Hipoteka zorra eta oinarrizko gastu eta hornidurak familia unitatearen diru sarrera garbien % 35 baino handiagoak izatea.
  • Osasun larrialdiaren ondorioz, familia-unitateak aldaketa esanguratsua jasatea bere egoera ekonomikoan etxebizitza bat eskuratzeari dagokionez. Hori gertatuko da hipotekak familiaren errentan duen karga gutxienez 1,3 bider handiagoa denean.
  • Neurri hauek orobat aplikatuko zaizkie zordun nagusiaren fidatzaile eta abalemaileei, hipotekaren zordunari aplikatzen zaizkion baldintza berberetan.
  • Luzamendu-eskaerak aurkezteko epea alarma-egoera bukatu eta hamabost egunera amaituko da.

 Errolda agiriak tramitatzeko baimena (PDF 728KB)