Albisteak

 

Deialdiaren helburua

Kontaketa Laburren Lehiaketaren helburua da lehiaketara aurkeztutako literatura lan onenak saritzea. Beren kalitateagaitik

Hala, Udalerriko kultur jarduera garatu nahi da, batez ere, egun hauetan ezezagun bizi ari garen Coronavirus denboraldi honetan.

Parte hartzaileak

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute Gorliz herrian erroldatuta dauden guztiek.

Lehiaketa arnaitutakoan. ez da lehiakideekin inolako posta harrernanik izango, eta ez dira itzuliko lan originalak.

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar

Lanek bete beharreko baldintzak

Kontaketek originalak eta argitaratu gabeak behar dute izan, eta beste lehiaketa edo txapelketa batzuetan saritu gabeak.

Bi modalitate egongo dira: Ume eta gazte maila (2 urtetatik 17 urte arte eta euskeraz idatzita) eta helduen maila (18 urtetatik aurrera eta bai euskeraz ala erderaz idatzita).

Gaiak lotura izango du ideia honekin: "berrogeialdian".

Lan guztiek gutxienez 300 hitzeko eta gehienez 500 hitzeko luzera izango dute

Lanen aurkezpena

Lehiaketara aurkeztutako lanak posta elektronikoko eranskin gisa bidali behar dira, aparteko dokumentu batean eta egilearen ezizena jarrita. Hau adierazi behar da mezu elektronikoaren gaian:

"Berrogeialdian” kontaketa Laburra. Horrekin batera, beste dokumentu bat bidali behar da, ezizen berarekin, eta hor datu hauek zehaztuko dira: egilearen izen-abizenak, adina, NANaren zenbakia, helbidea, telefono-zenbakia eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa.

Horiez gain, hirugarren oinarrian ezarritakoa (lana originala, argitaratu gabea eta beste lehiaketa eta txapelketa batzuetan saritu gabea izatea) betetzen delako zinpeko adierazpena ere aurkeztu behar da Adierazpen hau ere mezu elektroniko berean erantsiko da.

Eskaerak aurkezteko epea eta tokia

Lanak aurkezteko epea oinarri hauek aurkezten direnean hasi eta 2020ko rnaiatzaren 10ean arnaituko da, etenik gabe. Posta elektronikoz bidali behar dira, helbide honetara: kultura@gorliz.eus

Saria

Lehiaketak hiru sari izango ditu epean aurkeztutako kontaketa laburren artean.

Bat ume eta gazte mailan (2 urtetatik 17 urte arte eta lan guztiak euskaraz) eta beste bi Helduen mailan (18 urtetatik aurrera), sari bat euskeraz idatzitako onenarentzat eta beste bat gatelaniazkoarentzat.

Sari bakoitza Tablet bat izango da.

Sari banaketa Santiago Jaietan ekitaldi batean egingo da.

Epaimahaia

Gorlizko Udalak izendatuko du epaimahaia eta aurkeztutako lanen literatura kalitatea baloratu eta, nork bere jakintza eta leialtasunari men eginik, ebazpena emango du.

Lehiaketako epaimahaia osatzean errespetatu egin beharko da generoaren egungo ikuspegiak eskatzen duen parekotasuna.

Balorazioa eta saria emateko erabakia

Lanak baloratzeko, epaimahaiak gutxienez honako irizpide hauek hartuko ditu aintzat:

Gaiaren edo edukiaren originaltasuna.

Testuaren literatura kalitatea.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta kideen gehiengo soilaz hartuko da. Epaimahai bakoitzak ebatziko ditu deliberazioak egitean sor daitezkeen gorabehera guztiak.

Epaimahaiak hala erabakiz gero, sariak eman gabe utz daitezke.

Epaimahaiko erabakia ekainaren 29an jakinaraziko da Udaleko webgunean.

Jabetza intelektuala

Lanak Gorlizko Udalaren jabetzakoak izango dira, beraz, argitara eta erreproduzi ditzake, alde batera utzi gabe apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak 14. artikuluan egileei aitortzen dizkien eskubide besterenezinak.

 Informzioa (PDF 273KB)