Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskurantzak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 78. eta 80. artikuluetan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren Ezohiko bilkurara etor daitezen. Bilkuraren lehenengo deialdia 2020ko martxoaren 9an, ASTELEHENA izango da, 10:00etan.

Lehenengo deialdian ezin bada bilkura egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar aretoan.

Deialdia ezohikoa izateko arrazoiak 2/2020 alde batetik Dekretua, otsailaren 10ekoa, Lehendakariarena, Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetarako deia egiten duena eta bestetik Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 26. artikulua eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko, 5/1990 Legearen 43. artikuluan oinarrituta.

 Gai-zerrenda (PDF 84KB)