Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskurantzak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 36.1 artikuluan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren ohiko bilkurara etor daitezen. Bilkuraren lehenengo deialdia 2020ko otsailaren 27an, osteguna izango da, 20:00etan.

Lehenengo deialdian ezin bada bilkura egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar aretoan.

Aztergaiak

    Antolakuntza

  1. Ohiko bilkuraren akta —2019ko abenduaren 20koa— eta ezohiko bilkuraren akta —2020ko otsailaren 6koa—  onartzea, bidezkoa bada.
  2. Berri ematea.- Gaia: Alkatetzak 2019ko abenduaren 17tik 2020ko otsailaren 21era bitartean emandako dekretuak.
  3. Berri ematea.- Gaia: Gobernuko Toki Batzordeak 2019ko uztailaen 18tik 2020ko otsailaren 6ra bitartean onartutako akordioak.
  4. Proposamena.- Gaia: Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko hutsik dauden postuetan, udal ordezkariak izendatzea.
  5. Urezarantzako kiroldegian kirol-eraikina egiteko lanen 9. eta 10. egiaztapenak onartu, bidezkoa bada.
  6. Urezarantzako kiroldegian kirol-eraikina egiteko lanen 11. egiaztapena onartzea, hala badagokio.
  7. Guzurmendi-Mastietako I.E.U.ko urbanizazio obraren 2. egiaztapena onartu, bidezkoa bada.
  8. Kreditu gehigarriaren bidezko 4/2020 zenbakiduneko kredituen aldaketaren onarpena.
  9. Lurralde arloa

  10. Alkate andreari Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin formalizatu beharreko Addenda izenpetzeko ahalmena emateko akordioa hartzea, bidezkoa bada.
  11. H.A.P.O.aren hasierako onarpenaren erabakia jendaurrean jartzeko epearen zabaltzearen onartzepena, hala badagokio.
  12. Bideak garbitzeko zerbitzuaren lizitazio-espedientearen hasiera onartzea, hala badagokio.
  13. Adierazpenak, mozioak eta interpelazioak

  14. 2020ko EUDELek proposatutako Adierazpen Instituzionala: Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna.
  15. Eskaerak eta galderak.

 Orden del día (PDF 142KB)