Albisteak

 

Gorlizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (H.A.P.O.) dela eta, Gorlizko Udalak jakinarazi nahi du 2014garren urtean hasitako prozesuari jarraipena emateko asmoa duela.

Aipaturiko prozesuaren barruan, joan den 2019ko abenduaren 20an, Udalbatzak H.A.P.O.-aren hasierako onarpena burutu zuen. Iragarkia 245 zenbakidun 2019ko abenduaren 24ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua izan zen.

Egun, entzunaldi publikoaren epea zabalik dago; horrela, edozein interesdunak, bidezkotzak jotzen dituen alegazioak aurkeztu ahal izango ditu.

Une honetan, Udalak Gorlizko herritar orori H.A.P.O.aren xehetasunak azaldu nahi ditu. Era berean, H.A.P.O. berrian ekarpenak txertatzeko, hiritar guztion partehartzea ezinbestekoa dela uste du.

Hori dela eta, datorren otsailaren  25ean,  asteartea, 19:00etan, Udaletxeko Areto Nagusian, H.A.P.O. berriaren tramitazioa zein datozen atalak ezagutarazteko, beste aurkezpen saio bat izango da.

Era berean, asteartetan, 09:00etatik 13:30 arte, edozeinek H.A.P.O.ri buruzko informazioa eskatu ahal izango du udal bulegoetan.

Gonbidapena interesgarria izango delakoan, mila esker, aldez aurretik, parte-hartzeagatik. Jaso ezazu agurrik beroena,

Gorlizen, 2020ko otsailaren 17an.

Alkatea
Nagore Utxupi Larrazabal

 Bandoa (PDF 110KB)