Albisteak

 
2018 eta 2019.urteetan, Mankomunitateko hainbat udalerri, “Indarkeria matxistaren kontrako Itun Soziala” izeneko kanpainara atxikitu ziren, prozesu parte-hartzaileen bitartez eta herritar lez, indarkeria matxistaren kontrako itun edo akordio batera heltzearen beharraz mintzatuz, hausnarketa propioetatik abiatuta. Itun hauek era desberdinetan gauzatu ziren herri bakoitzean.

Gorlizko Udalak, herriko emakume batzuen proposamenak jaso ondoren, 2019. urtearen amaieraz geroztik, prozesu bat babesten ari da. Prozesuaren une honetan, kontsideratzen da herritarrak izan behar direla parte hartu eta ideiak zein hausnarketak luzatu behar dituztenak, indarkeria matxistaren kontrako posizionamendua zelan egin daitekeen erabakitzeko.

Horregatik, Gorlizko biztanleria guztia animatu nahiko genuke, otsailaren 3an Turismo Bulegoan, Kultur Etxean eta Udaletxean ezarriko diren kutxa moreetan bere proposamen zein hausnarketak utz ditzan. Martxoaren 7an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurreko egunean, kutxa horiek zabaldu eta jasotako ideia eta hausnarketa guztiak bilduko dira.

Gorlizen, 2020ko urtarrilaren 29an

Alkatea
Nagore Utxupi Larrazabal 

 

Bandoa (PDF 102KB)

Gutuna (PDF 277KB)