Albisteak

 
Aurtengo urtarrilaren 26an, igandean, 09:00etatik 20:00etara, kontsulta egingo zaie herritarrei - Udalaren ekimenez - ea bigantxa ekitaldirik nahi ote duten Santiago jaietan, hala galdetzea erabaki baitzuen Udalbatzak 2019ko abenduaren 20ko bilkuran.

Horretarako, hautestontzi bat jarriko da Udaletxeko Batzar Aretoan eta, horrela, ondoko baldintzak betetzen dituen orok botoa eman ahal izango du bertan. Hona baldintzak:

  • Gorlizen erroldatuta egotea.
  • Hamasei (16) urte beteta izatea.
(Kontsultan erabiliko den errolda 2020ko urtarrilaren 17koa izango da).
Boto-paperak bozketa-egunean bertan egongo dira eskuragarri, eta galderaren testua hauxe izango da:
  • "Bigantxa-ekitaldirik nahi al duzu Gorlizko jaietan?"
Eta aukerak, hauexek izango dira:
  • "Bai" / "Ez".
Kontsultaren emaitza bando bidez eta udal webgunearen bidez ezagutaraziko da.
Kontsulta, legearen indarrez, ez da loteslea. Hala ere, Udalak bidezkotzat jotzen duen erabakia hartuko du, arrazoiak emanez eta dagokion jai-egitaraua prestatuko du.