Albisteak

 

Udalbatzak, 2020ko abenduaren 20ko bilkuran, hasierako onarpena eman die 2020 ekitaldiko Udal Aurrekontu Orokorrari, Aurrekontuaren Betearazpenari buruzko Arauari, Plantilla Organikoari eta aurrekontua osatzen duten gainerako dokumentazioari.

Bizkaiko Lurralde historikoko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzko abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauaren 15.1 artikuluak xedatu duenak ondoreak izan ditzan, jende guztiari jakinarazten zaio udal erakunde honen kontu-hartzailetza sailean espedientea hamabost egunez egongo dela jendaurrean azalduta; egun horietan, arestian aipatu den Foru Arau horren 17.1 artikuluak ezarri duenez, legebideztaturik dauden interesatuek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte, artikulu horretako 2. zebakian zerrendaturik dauden zioengatik doi-doi, ondorengo tramite hauei lotuz:

a) Azalpenerako eta erreklamazioak onartzeko epea: iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik zenbatu beharreko hamabost egun baliodun.
b) Erreklamazioak aurkezteko organoa: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua.
c) Erreklamazioak egiten zaizkion organoa: Udalaren Osoko bilkura.

Baldin eta, jendaurreko azalpenerako epea amaitutakoan, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko da.

Gorlizen, 2019ko abenduaren 20an. - alkatea, Nagoren Utxupi Larrazabal

Iragarkia (PDF 51,2KB)