Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskurantzak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 78. eta 80. artikuluetanezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren Ohiko bilkurara etor daitezen. Bilkuraren lehenengo deialdia 2019ko abenduaren 20an, OSTIRALA izango da, 12:30etan.

Lehenengo deialdian ezin bada bilkura egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar aretoan.

AZTERGAIAK

  1. Ohiko Bilkuraren akta —2019ko urriaren 24koa— onartzea, bidezkoa bada.
  2. Ezohiko Bilkuraren akta —2019ko abenduaren 3koa— onartzea, bidezkoa bada.
  3. Berri ematea.- Gaia: Alkatetzak 2019ko urriaren 23tik 2019ko abenduaren 16ra bitartean emandako dekretuak (2019ko 217 zenbakitik 302 zenbakira).
  4. Berri ematea.- Gaia: 2019ko urtean zehar onartutako kreditu aldaketen egonkortasun txostenak.
  5. Gorlizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren behin behineko onespena, bidezkoa bada.
  6. 2020 urtealdirako aurrekontuari hasierako onespena eman, bidezkoa bada.
  7. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Estatutuen aldaketa onartzea, bidezkoa bada.
  8. Alkate andreari Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin formalizatu beharreko addenda izenpetzeko ahalmena emateko akordioa hartzea, bidezkoa bada.
  9. Guzurmendi-Mastietako II.E.U.ko urbanizazio obraren azken egiaztapena onartu, bidezkoa bada.
  10. Guzurmendi-Mastietako I.E.U.ko urbanizazio obraren 1. egiaztapena onartu, bidezkoa bada.
  11. Urezarantzako kiroldegian kirol-eraikina egiteko lanen 7. eta 8. egiaztapenak onartu, bidezkoa bada.
  12. Administrazio Elektronikoaren udal Araudiaren aldaketa, bidezkoa bada.
  13. Santiagoko jaietan “bigantxak” ikuskizunaren inguruko herritarrei kontsultaren antolaketaren onarpena.
  14. Udalerrian dagoen EAJ-PNVko egoitzaren aurkako eraso jarraituei buruzko EAJ-PNV Taldeak aurkeztutako mozioa.
  15. Eskaerak eta galderak.

Gorliz, 2019ko abenduaren 17a

ALKATEA

NAGORE UTXUPI LARRAZABAL

 Deialdia (PDF 401KB)