Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskurantzak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 78. eta 80. artikuluetan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren Ezohiko bilkurara etor daitezen. Bilkuraren lehenengo deialdia 2019ko abenduaren 3an, ASTEARTEA izango da, 20:00etan.

Lehenengo deialdian ezin bada bilkura egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar aretoan.

AZTERGAIAK

  1. Gorlizko GIG taldeko Joseba Santamaría Arrieta jauna zinegotzi berriaren kargu-jabetzea.
  2. 2019ko Euskararen Nazioarteko Egunerako Adierazpen Instituzionalaren Proposamena, Gorlizko Alkateak aurkeztuta, Udaleko euskara udal Taldeko bozeramaileen izenean.

Gorliz, 2019ko azaroaren 28a

ALKATEA
NAGORE UTXUPI LARRAZABAL

 Gai-zerrenda (PDF 75KB)