Albisteak

 

Udal argiteria sarearen egoerak akatsak ditu herriko hainbat kaletan. Ondorioz, Udala oraingo kableatua ordezkatzeko eta berritzeko lanak egiten ari da; eta lan horiek fase ezberdinetan egingo dira.

Bide publikoaren erabilera normala ahalik eta gutxien oztopatzeko, beharrezko neurri guztiak hartuko dira segurtasunari eta lanak gauzatzeari begira.

Nolanahi ere, lanek udalerriko hainbat lekutan afekzioak eragingo dituztenez, barkamena eskatzen dizuegu arrazoi hori dela eta sor litezkeen eragozpenengatik; eragozpenok, hala ere, gutxienekoak eta ezinbestekoak baino ez dira izango.

Oharra (PDF 77KB)