Albisteak

 

Gure herrian, oraingoz, ur kirolak zein igeriketa ikastaroak egiteko instalaziorik ez dugunez, eta herritarren artean kirol jarduerak sustatzeko, herritarrei adierazten zaie, bada, Udalak diru laguntza emango diela gure udalerriaren inguruko udal igerilekuetan izena ematen duten auzokoei.

Gorlizen erroldatutako 18 urtetik beherako gazteek, 65 urtetik gorakoek eta langabezian dauden pertsonek eta Sopelako nahiz Mungiako udal igerilekuetako ikastaroetan igerian ikasi nahi badute, Gorlizko Udalak diru-laguntza bana emango die. Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartuko da zein alde dagoen kasuan kasuko udalerriko erabiltzaileek nahiz elkartutako udaletakoek ordaintzen duten kuotaren eta Gorlizko erabiltzaileentzat finkatzen den kuotaren artean.

2019ko ikastaroetarako deialdia arautzen duten oinarrien arabera emango da diru laguntza.
Eskariak aurkezteko epea 2019ko abenduaren 20n amaituko da.

Gorliz, 2019ko azaroaren 28a./ Gorliz, a 28 de noviembre de 2019

Alkatea,

Nagore Utxupi Larrazabal

 Bandoa (PDF 230KB)
 Deialdia (PDF 392KB)
 Zinpeko aitorpena (PDF 302KB)