Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskurantzak erabiliz, dei egiten diet Tokiko Gobernu Batzarreko kide guztiei ezohiko batzarraldira etor daitezen. Batzarraldiaren  lehenengo deialdia 2019ko IRAILAREN 10ean izango da, ASTEARTEAZ, goizeko 12:00etan.

Lehenengo deialdian ezin bada batzarraldia egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, Alkatearen bulegoan.

Aztergaien zerrenda

Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko irailaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea, bidezkoa bada.

1. Hurrengo Administrazio hitzarkinen orriak (AHO) eta agindu teknikoen orriak (ATO) onartzea:

  • Udal ikastaro eta tailerrak emateko zerbitzuaren kontratua.
  • Udal ludoteka eta gazteleku emateko zerbitzuaren kontratua.
  • Udal aholkularitza tekniko, koordinazio, kirol-jardueraren kudeaketa eta ikastaroak emateko zerbitzuaren kontratua.

2. Luzapenak:

  • Gorlizko ikastetxeko ikasleei bertsolaritza eskolak emateko zerbitzuaren kontratua.
  • Gorlizko guraso eta merkatariei euskara ikastaroak emateko zerbitzuaren kontratua.
  • Euskara indartzeko ikastaroen garapen zerbitzuari buruzko kontratua.

 Deialdia (PDF 81KB)