Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskurantzak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 36.1 artikuluan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren bilkura berezira etor daitezen. Bilkuraren lehenengo deialdia 2019ko uztailaren 12an, OSTIRALA izango da, 17:00etan.

Lehenengo deialdian ezin bada bilkura egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar aretoan.

Aztergaiak

  1. Udalbatza eratzeko bilkuraren akta —2019ko ekainaren 15ekoa— onartzea, bidezkoa bada.
  2. Alkatetzaren proposamena. Gaia: ohiko udalbatzarren aldizkakotasuna onartzea.
  3. Alkatetzaren proposamena. Gaia: informazio batzorde iraunkorren sorrera eta osaera onartzea.
  4. Alkatetzaren proposamena. Gaia: Zinegotzientzako eta udal taldeentzako dirukopuruak.
  5. Alkatetzaren proposamena.- Gaia: kide anitzeko organoetarako udal ordezkariak izendatzea.
  6. Alkatetzaren proposamena.- Gaia: Dedikazio esklusiboarekin beteko diren karguak.
  7. Talde politiko eta euren bozeramaileen eraketaren berri ematea.
  8. Berri ematea.- Gaia: Alkatetzak 2019ko maiatzaren 18tik 2019ko uztailaren 9ra bitartean emandako dekretuak (honekin batera, 2019ko 20 zenbakitik 59ra bitarteko dekretuen kopiak eransten dira).
  9. Hainbat gairi buruzko Alkatetza ebazpenen berri ematea:
  • Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzea eta eskumenak eskuordetzea. 57 zenbakidun Dekretua
  • Alkateordeen izendapena. 58 zenbakidun Dekretua

Gorliz, 2019ko uztailaren 9a
 
Alkatea
 
Nagore Utxupi Larrazabal