Albisteak

 

Gorlizko Elizateko Alkateak

Jakinarazten dut:

Udal honek, EUSKARA IKASTEKO DIRU LAGUNTZAK EMATEKO UDAL ORDENANTZArekin bat, uztailaren 1ean irekiko du 2018/2019 ikasturteko diru laguntza eskatzeko orriak aurkezteko epea. Epea urriaren 31ra artekoa izango da.

Indarrean dagoen Ordenantzaren baldintzak bete beharko dituzte eskatzaileek, eta eskari orriarekin batera, ondoko dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • NANaren fotokopia.
  • Euskaltegiaren egiaztagiria, bertan azalduta zein maila egin duen, gainditu duen ala ez, egindako ikastaroaren ordu kopurua eta ordu horietatik zenbatetan joan den klasera.
  • Zinpeko aitorpena.
  • Ordaindu izanaren frogagiria.
  • Kontu korrontearen zenbakia. 

2019ko ekainaren 19ean

Alkatea

Nagore Utxupi Larrazábal

 Zinpeko adierazpena (PDF 121KB)
 Hirugarrenen mantenua (PDF 283KB)