Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundia “Panpako belarra kontrolatzeko Programa” prestatzen ari da, programa hau Gorlizen eta beste udalerri batzuetan egingo dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak programa hau Barbadun arroan (Abanto-Zierbena eta Muskiz) egin zuen eta emaitza onak lortu ziren. Oraingoan Butroeko arroan jardun nahi da (Barrika, Plentzia, Gatika, Gorliz eta Urduliz).

Programa honen helburua, lurzoru pribatuetan dauden panpa-lezkak dohainik kentzea da, horretarako espezie hau norbere lurzoruan duten pertsonek izena eman beharko dute hurrengo fitxa betez eta Udaletxe edo Kultu Etxean utziz.

Izena-emateko orria (PDF 516KB)

Bizkaiko Foru Aldundiako langileak kontaktuan jarriko dira izena emandakoekin.

Cortaderia selloana eskuorria (PDF 652KB)