Albisteak

 

Honen bidez aditzera ematen da laster irekiko dela opari produktuak edo globoak kalez kale saltzeko eskariak aurkezteko epea, Santiago jaietarako (uztailaren 24tik 28ra bitartean, biak barne) eta Andramariko jaietarako (abuztuaren 2tik 5era bitartean, biak barne).

Eskariak aurkezten direnean, nahitaez eduki beharko dute eguneratuta ondoko dokumentazio hau, bertan adierazita zein jaitan parte hartu nahi duten:

  • N.A.N.
  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergari dagozkion epigrafeetako alta agiria.
  • Gizarte Segurantzaren erregimeneko alta agiria, eta kuotak egunean edukitzearen agiria
  • Erantzukizun zibileko asegurua, jai aldi osoa estaltzen duena.
  • Atzerriko pertsonen kasuan, egoitza eta lan baimenak egiaztatu beharko dituzte.

Aurkezteko epea maiatzaren 2tik 15ra bitartekoa izango da, biak barne, eta Udaletxeko HAZen aurkeztu beharko dira —Elizako Plazan—, bertan, web orriaren bitartez edo indarreko arauteriak baliozkotzat jotzen dituen edozein administrazio erregistrotan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikulua).

Ez da onartuko beste aurkezte modurik.