Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskumenak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 36.1 artikuluan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren ohiko bilkurara etor daitezen. Batzarraldiaren lehenengo deialdia 2019ko martxoaren 28an, osteguna, izango da, 19.30etan.

Lehenengo deialdian ezin bada batzarraldia egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar aretoan.

Aztergaiak

  1. 2019ko otsailaren 11an egindako bilkuraren akta onartzea, bidezkoa bada.
  2. Berri ematea.- Gaia: Alkatetzak 2019ko urtarrilaren 15etik 2019ko martxoaren 25era arte emandako dekretuak. (Honekin batera doaz 2019ko 2. dekretutik 12ra bitarteko dekretuen kopiak).
  3. Behin betiko onartzea, bidezkoa bada, Gorlizko Kinpuleneko ikastetxearen zuzkidura ekipamenduaren plan berezia.
  4. Behin behinekoz onartzea hirilurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga araupetzen duen udal ordenantza fiskalaren aldaketa.
  5. Eskaerak eta galderak.

Gorlizen, 2019ko martxoaren 25ean

Alkatea,

Arantza Etxebarria Villabeitia