Albisteak

 
"Ohiko indabak", ahal bada Gernikako indaba edo tolosarra. Indaba zurixkak edo berdexka delakoa ez dira onartzen.

Ohiko gehigarriak onartzen dira: txorizo, odoloste, urdaia, sahieskia,...

8:00etatik aurrera Frontoi inguruan, (Eleiz Plazan).

Izen-ematea: Kultur Etxean, martxoaren 12a baino lehen, karpan bazkalduko dne ala ez eta zenbat izango diren adieraziz. Eta 16an 10:30-11:30 bitartean. 5€ ordaindu behar dira.

Parte-hartzaile bakoitzak beharrezkoa den material guztia eraman behar du: gas-sutea, putxera, mahaiak, etab.

Aurkezpen ordua: 13:00 (10 minutuko malgutasuna). Karpan, frontoian alboan.

Epaimahaiaren erabakia gora jo ezina da.

Sariak: 14:30etan banatuko dira.

  • 1. saria: txapela, putxera eta 200€
  • 2. saria: zilarreko putxera eta 150€
  • 3. saria: brontzezko putxera eta 100€
Herriko saria, lehen saria jaso ezean: txapela, putxera eta 100€