Albisteak

 

OHARRA

ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA

GORLIZKO ELIZATEAREN UDALEKO ALKATE UDALBURUA

JAKINARAZTEN DUT

Udalak PROBISA, S.A.ri esleitu dizkio ANDRA MARI KALEA ASFALTATZEKO OBRAK.

Lanak martxoaren lehenengo astean hasiko dira eta beraien iraupena 20 egunekoa izango dela  estimatzen da.

Obra horrek udalerriko kale nagusietako bat ukitzen duenez, ahalik eta arreta handiena eskatzen dizuegu, ezbeharrik gerta ez dadin. Guztion laguntza eskatzen dugu, obrak ahalik eta ondoen egin daitezen.

Lanak egin bitartean, behar diren segurtasun neurri guztiak hartuko dira, inguru horretako auzotarren, ostalarien, saltzaileen eta abarren egunerokotasuna ahalik eta gutxien oztopa dadin.

Gorlizen, 2019ko otsailaren 28an

ALKATEA
ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA

Oharra (PDF 203KB)