Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskumenak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 36.1 artikuluan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren ez ohiko bilkurara etor daitezen. Batzarraldiaren lehenengo deialdia 2019ko OTSAILAREN 11n, ASTELEHENA, izango da, 20.00etan.

Lehenengo deialdian ezin bada batzarraldia egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar aretoan.

AZTERGAIAK

1º.- 2019ko urtarrilaren 17an egindako bilkuraren akta onartzea, bidezkoa bada.

2º.- Hasiera batez onartzea, Ibilgailuen aparkalekuaren mugaketa eta antolaketa kontrolatzeko zerbitzu publikoa araupetzen duen ordenantzaren aldaketa, bidezkoa bada.

3º.- 2019 urterako ibilgailuen aparkalekuaren mugaketa eta antolaketa kontrolatzeko zerbitzu publikoaren ordenantza fiskalaren behin-behineko onespena, bidezkoa bada.

4º.- Arriskutsuak izan daitezkeen animalien arauak urratu dela eta, isun larria ezartzea, bidezkoa bada.

Alkatea

Arantza Etxebarria Villabeitia