Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskumenak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 36.1 artikuluan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren ohiko bilkurara etor daitezen. Batzarraldiaren lehenengo deialdia 2019ko URTARRILAREN 17an, OSTEGUNA, izango da, 19.30etan.

Lehenengo deialdian ezin bada batzarraldia egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar aretoan.

Aztergaiak

2018ko azaroaren 19an egindako bilkuraren akta onartzea, bidezkoa bada.
Berri ematea.- Gaia: Alkatetzak 2018ko azaroaren 15etik 2019ko urtarrilaren 14ra arte emandako dekretuak. (Honekin batera doaz 2018ko 44. dekretutik 48ra bitarteko dekretuen kopiak, baita 2019ko 1. dekretua ere).
Zerga ordenantzen 2019rako aldaketa behin betiko onartzea
Hasiera batez onartzea, bidezkoa bada, Gorlizko Kinpuleneko ikastetxearen plan berezia.
Onartzea, bidezkoa bada, Gorlizko udalerrian animaliak (txakurrak eta katuak) bildu eta zaintzeko zerbitzu kontratuaren esleipena.
Onartzea, bidezkoa bada, Kontratazio Mahai Iraunkorreko kideen izendapena.
Garikoitz Gorostiaga Larrea Jaunak aurkeztutako berraztertzeko helegitea ebatzi.
Euskararen erabilera  normalizatzeko plana gorlizeko udalean vi. plangintzaldia (2018-2022)  onartu, bidezkoa bada.
2019 urtealdirako aurrekontuari hasierako onespena eman, bidezkoa bada.
Eskaerak eta galderak

Gorlizen, 2019ko urtarrilaren 14an

Alkatea
Arantza Etxebarria Villabeitia