Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskumenak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 36.1 artikuluan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren Bilkura Berezira etor daitezen. Batzarraldiaren lehenengo deialdia 2018ko URRIAREN 23an, ASTEARTEA, izango da, 19:30etan.

Lehenengo deialdian ezin bada batzarraldia egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar aretoan.

Aztergaiak

  1. Kide anitzeko organoetarako Udal ordezkarien izendapena.
  2. Kreditu gehigarriaren motazko 07/2018 zenbakiduneko kredituen aldaketaren onarpena.
  3. 2018 urterako Langileen soldataren igoera.
  4. Udal zenbait funtzionarioari lanpostu mailako osagarria ezagutu.

Gorlizen, 2018ko urriaren 18an

Alkatea,
Arantza Etxebarria Villabeitia