Albisteak

 

Apirilaren 10etik aurrera Gorlizko frontoian euskal pilotaren programa habian jarriko da, Iñaki Urrutia palistaren eskutik. Helburua euskal ondare kulturala sustatzea da, baita ikaskuntzaren bidez frontoiak berreskuratzea ere. Guzti hori ondo pasatu eta ikastearekin batera.

Programa pala klaseekin martxan jarriko da, goma zein larruzko pilotekin (behar izatekotan). Ikasleek ez dute maila espezifikorik izan behar, hasiberri zein jakitun izan daitezke. Klase mixtoak izango dira, neskak mutilekin batera.

Astearte eta ostegunetan emango dira klaseak, 16:45tik 18:45ra, apirilaren 10tik hasita (apirila - maiatza - ekaina).

Kirolezko arropa besterik ez da ekarri behar. Apirilaren 10ean itxarongo zaituztegu! Animatu zaitezte!

Kartela (PDF 322KB)