Albisteak

 

Gorlizko Udalak, bere udal-aurrekontuetan, hainbat diru-laguntza eta laguntza ematea aurreikusten du, horien helburua izanik udal-interesa duten eremu eta diziplinetan elkarteek eta erakundeek egiten dituzten jardueretan laguntzea.
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko urriaren 19an, Diru-laguntza Programa onartu zuen, bai eta 2017rako diru laguntza arautuak emateko deialdia ere.

Eskaerak aurkezteko azken eguna: azaroak 24.

Bestalde, 2017ko diru-laguntza eskuratzeko, eta 2016tik geratzen zan %20a kobratzeko, hala badagokio, 2016an jasotako diru-funtsak zertarako erabili diren justifikatu beharko da, eta, horrez gain, justifikatu ez dena itzuli beharko da. Hona hemen aurkeztu beharreko dokumentazioa: Memoria bai entitatearen jarduera osoarena, bai diruz lagundutako jarduerena. Memoriaren barruan, zehaztu beharrekoak izango dira izandako gastu eta diru-sarrerak, eta horrekin diru-sarrerak, eta horrekin batera, diruz lagundutako jarduerak egitetik datozen gastu eta diru-sarreren jatorrizko dokumentuak edo kopia kautotuak aurkeztu beharko dira. Era berean, aurrera eramandako jarduerekin lortutako emaitzen balorazioa ere.

Deialdia (PDF 477KB)

Eskaera agiria (PDF 275KB)

Diru-laguntzaren zuriketa (PDF 198KB)

Zinpeko aitorpena (PDF 215KB)

Hirugarrenen mantenuaren fitxa (PDF 72KB)