Albisteak

 

Menpekotasuna duen inguruko adineko pertsona bat egunero eta etengabe zaintzen duten pertsona guztiei onarpen soziala egitea.

Nor Uribe Kostako Mankomunitateko herritarrak baino hoberik zaintzaile horiek ikusgai egiten laguntzeko! Horretarako zure laguntza eskatzen dugu, zaintza lanetan diharduten pertsonak identifikatzen lagun diezaguzun.

Zaintzaileren bat ezagutzen baduzu, eta egiten duen lanagatik omendu behar dela uste baduzu, hautagai gisa proposatzea. Hautagaitzak 2017ko maiatzaren 2a eta irailaren 4a bitartean proposatu daitezke.

Bi bide dituzu horretarako:

  1. Utzi proposamen-inprimakia Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizeko Udaletxeetan, Kultur etxeetan, Jubilatuen etxeetan eta Kiroldegietan dauden kutxetan, edo Mankomunitateko Egoitzan aurkeztu (Gatzarriñe 4, Larrabasterra - Sopela).
  2. Bidali proposamena posta elektronikoz gizarte@uribekosta.org helbidera.

Kanpainaren bidez identifikatutako pertsonei omenaldia egingo zaie azaroaren 10ean, Urdulizko Kultur Etxean.

“LAGUNDU IEZAGUZU IDENTIFIKATZEN”

 Informazio gehiago (PDF 442KB)