Albisteak

 

Jolasak eta tailerrak ekainaren 26tik uztailaren 21ra izango dira, 10:30etik 13:30era, Gorlizko ikastetxean. Haurtzaindegi-ludoteka zerbitzua 9:00etatik aurrera egongo da, eskaera-orrietan hori adierazi duten umeentzako, Sertutxena aretoan.

Udalekuak 10:30ean hasten dira Gorlizko ikastetxean. Haur guztiek izango dute bertara autobusez joateko aukera (Sertutxenako haurtzaindegian dauden haurrak ere autobusez joango dira). Honako hauek dira geltokiak (ordutegi zehatza aurrerago jasoko duzue): Kautela aldapako biribilgunea Mungia bidea 14 Txurreria (Areatza kalea) Entrepinos Landabarri estrata 1 Sertutxena

Izena emateko epea eta tokia: maiatzaren 2tik 13ra bitartean, Gorlizko Kultur Etxean. Izen emate fitxa beteta eraman edo bidali, eta zenbakia jaso.

Nori zuzendua: 2012ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako ume guztiak. Gorlizen erroldatutakoek lehentasuna izango dute.

Baldintzak kontsultatu (PDF 306KB)

 Izen emate orria deskargatu (PDF 183KB)