Albisteak

 

2017ko martxoaren 16tik aurrera, Gorlizko Udal Liburutegiak zerbitzu berri bat eskeiniko die gorliztar guztiei , hau da, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalean dauden liburutegi guztietatik dokumentuak eskatzea posible egitea.

Zerbitzu berri honek informazio munduan unibertso zabalago bat eskeiniko digu eta Liburutegian bertan kudeatuko da. Honela, material ezberdinak lortzeko,  gorliztarrak ez dira behartuta egongo beste herrialde batzuetara joaten.

Sareko mailegu-zerbitzuaren bitartez zera lortu nahi dugu: “Argitalpenen eskuragarritasun orokorra” programaren printzipioei jarraituta,  liburutegien arteko kolaborazioari esker, liburutegiek erabiltzaileen esku jar ditzatela eskatzen dituzten dokumentuak, nahiz eta haien fondo dokumentalean ez egon.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko Liburutegietarako (EIPS) sareko mailegu zerbitzurako araudiaK on-line katalogoaren barruan dauden liburutegien arteko sareko mailegu-zerbitzua arautzen du.

Norberak betetzeko eskabide-orri bat ere existitzen da liburutegien arteko maileguaren erabilera egin ahal izateko.