Albisteak

 
Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskumenak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 36.1 artikuluan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren ez-ohiko bilkurara etor daitezen. Batzarraldiaren lehenengo deialdia 2016ko ABENDUAREN 29an, OSTEGUNEAN, izango da, 13:30etan. Lehenengo deialdian ezin bada batzarraldia egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar aretoan. AZTERGAIAK 1.- Gorlizko Udalaren lanpostuen zerrenda onartzea, bidezkoa bada. 2.- Bide publikoetan terrazak eta mahaitxoak jartzeko Udal ordenantzaren aurkako alegazioak ebatzi eta behin betirako onartu, hala badagokio. Gorlizen, 2016ko abenduaren 26an ALKATEA ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA