Albisteak

 

Abenduaren 8an, Andra Maria Sortzez Garbia Gorlizko zaindariaren jai egunean ospatuko da lehiaketa goizeko8:00etatik aurrera, Eliz Plazaren atzean.

Azaroaren 30a baino lehenago eman behar  da izena Kultur Etxean.

Baldintzak:

  • Parte hartzen duen kazola bakoitzean gutxienez 2 kg barraskilo egon behar dira.
  • Bizkaitar saltsa, nahitaez, egun horretan bertan egin behar da, antolatzaileek prestatutako lekuan.
  • Butano-bonbonak edo barbakoak erabiliko dira, egurrik ez.
  • Behar den materiala eraman behar du parte-hartzaile bakoitzak.
  • Kazola guztiak 13:30etan aurkeztu behar dira (10 minutu gorabehera).
  • Parte-hartzaile bat, kazola bat. Epaimahaiaren erabakia gora jo ezina da.

Sariak:

14:30etatik aurrera banatuko dira.

  • 1.saria: txapela, saria eta trofeoa.
  • 2.saria:  saria eta trofeoa.
  • 3. saria: saria eta trofeoa.

Trofeoak, lehenengo 10 sailkatuentzat. 

 Kartela jaitsi (PDF 1MB)