Albisteak

 

Uribe Kostako Behargintzak ingeles hizkuntzako C1 eta B2 mailetako frogak prestatzeko ikastaroak abian jarriko ditu Udalgaztedi Uribe Kosta 2016 foru programaren esparruan. Programa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Lehendakaritza saileko Gazteria arloko laguntza eta finantziazioa ditu.

 Aipaturiko hitzarmena “Gaztedi Bizkaia 2020” proiektuan barneratuta dago, non lurrealdearen oreka eta koordinakuntza instituzionalaren helburuak bilatzen dira. Guzti hau Lurrelde Historikoko gazteen beharrei erantzuna emateko nahiarekin.

Programa honen bidez hauxe eskainiko da: Europan hizkuntzen ezagutza-maila zehazten duten agiri ofizialak eskuratzeko frogetarako prestakuntza. Iraupena 100 ordu ingurukoa izango da, gure eskualdean eta doan. Helburua partaideek ingeleseko maila egokia lortzea da hizkuntza horretako gaitasuna ziurtatu ahal izateko eta horrela lan-mundurako sarbidea errazteko.

16 eta 30 tarteko taldeari zuzendua, eskualdean erroldatuak.

Plazak mugatuak dira, eta zozketa bidez esleituko dira, hizkuntza ezagutze-maila zehazteko froga egin ondoren.