Albisteak

 

Gorlizko Udalak, Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuaren bitartez, besteak beste honako ikastaro hauek antolatuko ditu herritarrentzat:

Gurasoentzako euskara ikastaroak

  • Helburua: euskara ikastea, nork bere mailan.
  • Iraunaldia: 100 bat ordu.
  • Erritmoa: 3 ordu astean.

Aisa etorri berrientzako hizkuntza harrera-ikastaroak

  • Helburua: etorri berriek hemengo gizartea, ohiturak, etab. ezagutzea eta euskara ikasteko lehendabiziko urratsak ematea.
  • Iraunaldia: 60 ordu.
  • Erritmoa: 4 ordu astean.

Bizkaiera ikastaroa

  • Helburua: jada euskaraz dakitenek gure euskalkia ezagutzea edota sakontzea.
  • Iraunaldia: 100/120 bat ordu.
  • Erritmoa: 3/4 ordu astean.

Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko, jo ezazu euskaltegira eta han argibide guztiak emango dizkizute.

Izena emateko epea: irailean.

Ikastarook eskaintzen dituen euskaltegia:

Uribe kostako AEK
Iberrebarri plaza, 5
Gorliz
( 94-677.36.46)

Informazio gehiagorako