Albisteak

 

Ekogunek, Bizilore eta Bagabiltzarekin elkarlanean, eta BBKk diruz lagunduta, ikastaro berri bat jarri du abian: Sanjuanetako ukendua egiteko ikastaroa.

Ikastaroak 6 ordu ditu guztira, bi egunetan banatuta: lehenengo egunean, ukendua egiteko behar diren 23 espezie begetal ezagutu eta bilduko dira; eta bigarrenean, aurretik bildutako espezie begetalekin ukendua egingo da.

Plaza-kopurua mugatu da, 15 pertsona ikastaroko, eta bi talde eratuko dira bilketarako: bata, ekainaren 29an, eta bestea, ekainaren 30ean, 17:00etatik 20:00etara. Bestalde, ukendua egiteko data, irakaslearekin batera adostuko da.

Izena emateko azken eguna ekainaren 21a da, asteartea

HOJA INSCRIPCION_POMADA SANJUANERA.(doc 320.5 KB)